Itxi

Vila-realetik dator

Pedrazak Alavesen jokatuko du utzita

Erredakzioa

Alfonso Pedraza Arabako taldeko jokalaria izango da 2017-2018ko denboraldian. Vila-realek utzita dator 21 urteko ezker hegaleko jokalaria.

Alfonso Pedraza. Argazkia: EiTB

Alfonso Pedrazak Alavesen jokatuko du 2017-2018ko denboraldian. 21 urte ditu, ezker hegaleko jokalaria da, eta Vila-real taldeak utzita dator Arabako taldera denboraldi baterako.

San Sebastian de los Ballesteros (Kordoba) herrian jaio zen 1996ko apirilaren 9an. Espainiako 19 urtez azpiko selekzioarekin Europako txapeldun izendatu zen, eta 21 urtez azpiko selekzioarekin ere debuta egindakoa da.

Kordobako Seneca taldean hasi zuen bere kirol ibilbidea eta Vila-realek fitxatu zuen 2011. urtean. Vila-realen lehen taldean debuta egin zuen 2015eko apirilan. 2016-2017. denboraldian Lugon jokatu zuen abenduara arte, 23 partida jokatuz eta 6 gol sartuz. Neguko merkatuan Ingalaterrako Leeds taldera joan zen, 14 partida jokatu zituen, eta gol bat sartu zuen.

 

zuen.

 

Albisteak (5)