Itxi

Denboraldi-aurrea

Alavesek aise gainditu du Mirandesen aurkako proba

Erredakzioa

Leer en Castellano

Zubeldiak zuzendutako taldeak 3-0 garaitu du Burgosko taldea, Ibaian, astearte honetan. Christian Santosek bi gol egin ditu, eta Ibaik bestea.

Bi taldeak, zelaira irteteko unean. Argazkia: EiTB.

Ibaik eta Christian Santosek, azken horrek bi gol sartuta, Alavesek Mirandes Bigarren B mailako taldeari sartutako 3-0ekoa biribildu dute asteartean, Ibaian jokatutako lagunartekoan. Luis Zubeldiaren taldeak, horrela, aise gainditu du denboraldi-aurreko proba hau; oraingoan, azken denboraldiak Bigarren Mailan eman dituen talde bat izan dute aurkari gasteiztarrek.

Ibaik erdietsi du lehen gola, 41. minutuan, eta Santosek lortu du 2-0ekoa, bigarren zatiko 7.ean. Neurketako azken txanpan, bi taldeek hainbat aldaketa egin ostean, Santosek berak egin du 3-0ekoa.

Zubeldia entrenatzaileak honako hamaikakoa jarri du zelaian: Sivera, Vigaray, Alexis, Dieguez, Duarte, Torres, Manu Garcia, Zidane, Katai, Ibai eta Sobrino. Minutuek aurrera egin ahala, jokalari hauek ere aritu dira: Maripan, Hector, Wakaso, Kriticic, Pedraza, Burgui, Romero eta Christian Santos.

Santos.

Albisteak (9)