Itxi

Fitxaketa

Gaizka Toquerok Zaragoza taldean jokatuko du

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Jokalari arabarrak bi urterako kontratua sinatu du.

Gaizka Toquero. Argazkia: Efe.

Zaragozak Gaizka Toquero arabarra fitxatu duela iragarri du. Jokalariak bi urterako kontratua sinatu du, hirugarren batera luzatzeko aukerarekin. Aurkezpen ofiziala asteartean egingo dute.

"Eskarmentuko jokalaria da, aurrean eta hegalean jokatzeko aukera duena. Bi urterako kontratua sinatu du, osasuna azterketa gainditzeko baldintzarekin, eta kontratu hori urtebete luzatzeko aukera izango du", azaldu dute zaragozarrek euren webgunean.

Toquero "baliodun jokalaria" dela, eta "errendimendu erregularrekoa" esan dute, "posizio ezberdinetan jokatzeko gai da, eta guztietan errendimendu ona emanda".

Albisteak (3)