Kargatzen...
Itxi

Mendizorrotzan

Alaves galtzaile berriro, Real Madrilen aurrean aurpegia eman arren (1-2)

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Ceballosek egindako bi golek garaipena eman diote Zinedine Zidane taldeari. Alavesen gola, denboraldi honetako lehena, Manu Garcia kapitainak egin du.

Manu Garcia eta Burgui. Argazkia: Efe.

Alavesek seigarren porrota jarraian jaso du Real Madrilekin etxean 1 eta 2 galdu ostean. Arabarrek azken partidetan baino itxura hobea eman du, eta zaleek eskertu egin dute, baina ezin izan dute garaipena lortu.

Zinedine Zidanen taldeak aukerak izan ditu eta gol gehiago sartzear izan da, baina azken metroetan madrildarrak ez dira gin ibili eta Alavesek ere gol gehiago egiteko aukerak izan ditu, besteak beste, bi jaurtiketa langara bidali dituztelako.

Real Madrilek jokoaren kontrola izan du lehen minutuetan, baina ez du Alaves erabat gainditu. Gasteiztarrak ondo aritu dira presioan, eta lekua ondo hartu dute zelaian.

Ondorioz, Zidanen taldeak garaipen estua lortu du.

Ceballosek egin du partidako lehen gola 10. minutuan. Banakoa, eta arabarren lehen gola aurtengo Ligan, Manu Garcia kapitainak sartu du, 43.ean. Berdinketak gutxi iraun du markagailuan, Ceballosek bigarren gola sartu duelako 43. minutuan.

Partidako azken aukera Marcos Asensiok izan du, baina jaurtiketa kanpora joan zaio gutxigatik.

 

 

 

madrid efe" />

Albisteak (3)