Itxi

Mendizorrotzan

Munir: 'Alavesek kontraerasora jokatu behar du Realaren aurka'

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Alaves eta Reala larunbatean, 18:30etan, aurrez aurre arituko dira Mendizorrotzan. Zalego babazorroak "oso harrituta" utzi du Madrilgo aurrelaria.

Munir, Real Madrilen aurkako neurketan / EFE.

Alaveseko jokalari Munir El Haddadirentzat, taldeak "kontraerasora jokatu behar du eta gol abagunean aprobetxatu behar ditu" Realaren aurkako derbian.

Aurrelariak Levanteren aurkako partidatik (0-2) "oso pozik" irten zirela onartu du, eta uste du "jarraitu beharreko bidea" dela.

Bi aste izan dituzte Mendizorrotzako lehenengo derbia prestatzeko. "Presioa eta baloi irteera" prestatu dituzte.

Aurkariari buruz ere aritu da aurlaria. Eusebiorekin, Realari "baloia izatea gustatzen zaio", eta uste du gauzak "zail" jarriko dituztela.

"Ez naiz inoiz hemen derbi batean izan, baina uste dut intentsitate handiarekin jokatzen den partida berezi bat dela", esan du. Oso harrituda dago Alaveseko zaleekin, "ez diotelako animatzeari utzi, emaitzak txarrak izan arren".

Maila pertsonalean, Bartzelonak utzitako jokalaria "ondo" sentitzen da aurrelari bezala jokatzen, "azpiko mailetan" toki horretan jokatzen zuelako, "hegalean baino hobeto", azken denboraldieetan bezala.

Albisteak (3)