Kargatzen...
Itxi

Lanera buelta

Alavesek sei jokalari falta dituela ekin dio asteari

Erredakzioa

Leer en Castellano

Arabako taldea lanera itzuli da astelehen honetan, Getaferen aurkako partida prestatzeko. Selekzioekin dauden jokalariak falta izan dira lan-saioan.

Bojan Krkic, Alavesen entrenamenduan. Argazkia: @Alaves

Alaves lanera bueltatu da astelehen honetan. Bi eguneko atsedena izan dute jokalariek Ligaren geldialdia dela eta. Talde babazorroa , larunbatean Getaferen aurka jokatuko duen partida prestatzen hasi da.

Ibaian egin duten entrenamenduan selekzioekin dauden Wakaso Mubarak, Antonio Sivera, Alfonso Pedraza eta Ermedin Demirovic jokalariak falta izan dira. Min hartuta dauden Víctor Laguardia eta Hector Hernandez jokalariek sendatze-prozesuekin jarraitzen dute.

Albisteak (3)