Itxi

Akziodunen Biltzarra

Alavesen Akziodunen Biltzarrak ia 62 milioi euroko aurrekontua onartu du

Agentziak | Erredakzioa

Aurrekontu horrek, gainera, 8,5 milioi euroko etekina islatu du 2017ko ekainaren 30ean.

Alavesen Akziodunen Biltzarra. Argazkia: EiTB

Deportivo Alavesen Akziodunen Biltzarrak klubaren urteko kontuak eta 61,8 milioi euroko aurrekontua onartu ditu denboraldi honetarako. Aipatu aurrekontuak % 99,57ko babesa jaso du, akzioen % 82,85 ordezkatuta egon diren batzarrean.

Aurrekontu horrek, gainera, 8,5 milioi euroko etekina islatu du 2017ko ekainaren 30ean.

Joan zen urteko kontuek, bestalde, 10.028.013 euroko superabita islatu dute, hots, klubaren urteko diru-sarreren % 20.

Diru-sarrerei dagokionez, telebistako eskubideenak azpimarratu behar dira, gora egin baitute joan zen urtean bederatzigarren sailkatu ostean: % 17,19 hazi dira, 39 milioitik 46 milioira.

Bere aldetik, Fernandez de Troconiz presidenteak nabarmendu egin du Mendizorrotza futbol-zelaiaren handitzean lan egiten jarraitzen dutela.

Albisteak (3)