Garaipena Mendizorrotzan
Munirren golak hiru puntu eman dizkio Alavesi Malaga ahul baten aurrean
Agentziak | Erredakzioa
Abelardoren taldea Michelenari gailendu zaio partidako 60 minutuan sartutako gol bati esker.
Munir El Haddadik urrezko hiru puntu eman dizkio Alavesi Malagaren aurkako garaipeneko gol bakarra eginda. Bi taldeak buru-belarri sartuta daude jaitsierako postuetatik ihes egiteko lehian.
Hain zuzen, eta garaipen honi esker, gasteiztarrak sailkapeneko azken hiru postuetatik atera dira. Coruñako Deportivok hartu du arabarren lekua, jardunaldi honetan jokatzen duten partidaren emaitzaren zain.
Emaitza zabalagoa izan zitekeen zelaian ikusitakoaren arabera. Alavesek erasora jokatu du, eta Munirrek hainbat aukera izan ditu gol bat baino gehiago sartzeko.
Malaga, berriz, lehen zatian baloiaren kontrola izaten saiatu da, baina Alavesen abiadurak estualdi bat baino gehiago sortu dio, eta arabarrak nagusia izan dira, nabarmen, bigarren zatiaren lehen ordu erdian.
Munirrek bi aukera oso argi izan ditu lehen ordu laurdenean, baina Malagako atezainak bikain erantzun die aurrelariaren erremateei.
Atsedenaldiaren atarian, Michelen taldeak erasora jo du eta baloi jabetza luzeak izan ditu, baina arrisku handirik sortu gabe.
Gola, 60. minutuan
Bigarren zatian, Alavesek partidako gol bakarra egin du. Munirrek baselina polita egin eta Roberto atezaina gainditu du, Mendizorrotzako ikusleen zoramenerako.
Azken minutuetan, andaluziarrak banakoa lortzen saiatu dira baina Abelardoren taldeak sendo eutsi dio defentsari eta hiru puntuan Gasteizen geratu dira.
Fitxa teknikoa
1-. Alaves: Pacheco; Martín, Alexis, Maripán, Duarte; Manu García, Pina; Ibai, Burgui (Bojan, 76. min), Pedraza (Wakaso, 87. min); eta Munir (Santos, 83. min).
0-. Malaga: Roberto; Luis Hernández, Baysse, I. Miquel, Diego González (Ricca, 55. min); Ontiveros, Recio, Kuzmanovic (Mula, 76. min), 'Chory' Castro; D. Rolán eta Peñaranda (Borja Bastón, 65. min).
Gola: 1-0, M. 60: Munir.
, M. 60: Munir.