Hegalekoa
Hernan Perezek utzita jokatuko du Alavesen, denboraldia amaitu arte
Agentziak | Erredakzioa
Vila-realen eta Espaynolen ibili da aurretik, eta 102 partida jokatu ditu Lehen Mailan, horietako 69 hasierako hamaikakoan, eta orotara 15 gol egin ditu.
Hernan Perezek Alavesen jokatuko du denboraldia amaitu arte, Espanyolek utzita.
Jokalariak eskuineko hegalean jokatzen du, eta litekeena da igandean bertan Abelardoren esanetara egotea. Egun horretan, Alavesek Sevilla hartuko du Mendizorrotzan.
Vila-realen bost urte eman ostean, 28 urteko paraguaitarra Olinpiakosera joan zen 2014ko neguan. Valladolidek fitxatu zuen ondoren, eta bertan egon zen 2015eko udan Espanyolera joan zen arte.
Perezek 15 partida jokatu ditu Paraguaiko 21 urtez azpikoen selekzioan, eta bost gol egin ditu. 2010ean egin zuen debuta nagusien selekzioan: 12 norgehiagoka jokatu eta bost gol sartu ditu.
Vila-real eta Espanyol taldeetan emandako partidak kontuan hartuta, 102 neurketa jokatu ditu Hernan Perezek Espainiako Lehen Mailan, eta 15 gol egin ditu guztira.
2015-2016koa izan zuen denboraldirik onena. Zazpi gol egin zituen orduan Espaynolekin, eta Malagari bi egin zizkion partida batean.
Azken egunetan Alavesera iritsi den bigarren jokalaria da Hernan Perez, John Guidetti suediarraren ostean.
arraren ostean.