Itxi

Igandean, 20:45ean

Alavesek ezustekoa eman nahi du Bartzelonaren aurka

Erredakzioa

Leer en Castellano

Arabako taldeak Camp Noun jokatuko du igandean, 20:45ean. Kopako kanporatzea ahaztu nahi dute arabarrek eta jaitsieratik aldentzeko hiru puntuak lortzea izango dute helburu.

Alaveseko jokalariak Getaferi sartutako gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

Alavesek Bartzelonaren aurka jokatuko du igande honetan, 20:45ean, Camp Noun. Ligan porrotik jaso ez duen aurkaria izango du Arabako taldeak aurrean, baina erronka zaila den arren, jaitsieratik aldentzeko baliagarri izango zaizkion puntuak eskuratu nahi ditu Alavesek.

Abelardo Fernandezek zuzentzen duen taldea Errege Kopako final-laurdenetatik at geratu zen asteazkenean, Valentziaren aurka penaltien txandan galdu ostean. Luzapena jokatu zuen Alavesek eta Abelardok aldaketak egingo ditu hamaikakoan. Rodrigo Ely, Tomas Pina eta Dani Torres deialditik at utzi ditu. Manu Garcia baja da min hartuta jarraitzen duelako, eta lesionatuta dauden Burgui eta Hector ere Gasteizen geratu dira. Entrenatzailearen planetan sartzen ez diren Katai, Bojan eta Christian Santos ere, deialditik at geratu dira.

Bartzelona sasoi betean dago, eta ez du partidarik galdu Ligan. Gainera, Camp Noun oso joko ona erakusten ari da Kataluniako taldea. Ernesto Valverde entrenatzaileak Coutinho sartuko du hasierako hamaikakoan. Brasildarrak Iniestaren tokia beteko du, eta defentsan Semedok jokatuko du Sergi Robertoren ordez. Ez dira aldaketa gehiago espero Barçaren hamaikakoan; Messik eta Suarezek jokatuko dute aurrealdean.

Ustezko hamaikakoak:

Bartzelona: Ter Stegen; Semedo, Pique, Umtiti, Alba; Rakitic, Coutinho, Paulinho; Alcacer, Suarez eta Messi.

Alaves: Pacheco; Martin, Laguardia, Maripan, Duarte; Ibai, Medran, Wakaso, Pedraza; Munir eta Guidetti.

Epailea: Iglesias Villanueva.

Zelaia: Camp Nou.

Ordua: 20.45ean.

Albisteak (3)