Itxi

Larunbatean, 16:15ean

Alavesek Real Madrili egingo dio bisita, denboraldiko momenturik gozoenean

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Mendizorrotzatik kanpo Vila-realen aurka lortutako garaipenak indarra eman die arabarrei. Zidanen taldea ere boladan da, Levanterekin galdu zutenetik lau garaipen jarraian lortu dituzte madrildarrek.

Munir eta Sergio Ramos, lehen itzuliko partidan. Argazkia: Efe.

Alavesek Santiago Bernabeura egingo du bisita denboraldiko momenturik gozoenean, Celta (2-1), Vila-real (1-2) eta Coruñako Deportivoren aura (1-0) lortutako garaipenen ostean. Ondorioz, sailkapenean jauzia eman dute gasteiztarrek eta jaitsiera postuak 10 puntura dituzte.

Abelardok ezin izango du Munir El Haddadi zelairatu, jokalaria txartelen ondorioz zigortuta dagoelako. Carlos Vigarayk lesionatuta jarraitzen du eta Hector Hernandez ez da oraindik guztiz osatu.

Vila-realen aurka etxetik kanpo lortutako garaipenak indarra eman dio Alavesi. Abelardok 19 jokalari eraman ditu Madrilera. Wakaso etxean uztea erabaki du asturiarrak.

Real Madril ere boladan da eta lau garaipen jarraian lortu ditu Levanteren aurka galdu zutenetik. Europan, PSGren aurka lortutako garaipenak hegoak eman dizkie madrildarrei.

 

Ustezko hamaikakoak

Real Madril: Keylor Navas; Carvajal, Varane, Nacho, Theo; Casemiro, Ceballos, Isco; Bale, Cristiano Ronaldo eta Benzema.

Alaves: Pacheco; Martín Aguirregabiria o Alexis, Rubén Duarte, Rodrigo Ely, Laguardia; Tomás Pina, Manu García, Alfonso Pedraza, Ibai Gómez; John Guidetti eta Rubén Sobrino.

Epailea: Estrada Fernández (Kataluniako batzordekoa).

Estadioa: Santiago Bernabéu.

Ordua: 16.15ean.

Albisteak (3)