Akordioa
Alavesek akordioa itxi du Sochauxekin talde frantziarraren harrobia ustiatzeko
eitb.eus
Arabako kluba Frantziako Bigarren Mailako taldeak duen zorraren zati baten kargu egingo da, eta horen truke Sochauxen harrobia zuzenduko eta ustiatuko du.
ETBk jakin duenez, Deportivo Alavesek eta Sochaux Frantziako Bigarren Mailako klubak akordioa itxi dute astearte honetan, Gasteizen. Aspaldian harremanetan ibili dira bi klubak eta akordiora heldu dira.
Alavesek Sochauxek daukan zorraren zati bat bere gain hartuko du, horren truke talde frantziarraren harrobia zuzendu eta aurrerago ustiatu ahal izateko. Horrela, gazteekin egindako lana aprobetxatuko du Arabako taldeak.
Kroaziako Rudes eta Finlandiako Hercules taldeekin ere akordioak ditu Alavesek.