Itxi

Rosaledan

Garaipen erosoa lortu du Alavesek Malagan (0-3)

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Manu Garcia, 3. minutuan, Demirovic eta Ibai Gomez izan dira golegileak. Bizkaitarrak gol ikusgarria sartu du.

Alaveseko jokalariak, Manu Garciaren gola ospatzen. Argazkia: Efe.

Alavesek 0 eta 3 irabazi dio Malagari La Rosaledan, Ligan helbururik gabe geratu diren bi taldeen arteko norgehiagokan. Andaluziarrek itxura oso kaskarra eman dute eta zaleen txistuak jaso dituzte.

Malaga duela hiru aste jaitsi zen Bigarren Mailara; Alavesek, berriz, ziurtatuta dauka datorren denboraldian Lehen Mailan jarraitzea.

Arabarrek berehala egin dute partidako lehen gola, Manu Garcia kapitainak egin du, lehen zatiko 3. minutuan.

Alavesen golak ez du Malaga esnatu, eta etxeko taldeak ordu laurden luze eman du Pachecoren area ingurura hurbildu barik. Taldearen ezinean ikusita, zaleak oso haserre agertu dira.

Atsedenaldiaren ostean, eta partida kontrolpean zuela ikusita, arabarrek kontraerasora jokatu dute. 67. minutuan bigarren gola iritsi da: Ibai Gomezek pasea eman dio Demirovici eta bosniarrak Andres Prieto atezaina gainditu du.

Malagak ez du hobera egin eta bi minutu geroago Ibai Gomezek gol ederra sartu du, bere taldearen hirugarrena. Rosaledako zaleek txaloz saritu dute bizkaitarraren gol ikusgarria.

 

Fitxa teknikoa

0 - Malaga: Andrés Prieto; Rosales, Luis Hernández, Ignasi Miquel, Diego González; Lestienne, Adrián, Lacen (Iturra, 64. min), Rolan (Bueno, 81. min); Ideye (Borja Bastón, 46. min) eta En-Nesyri.

3 - Alaves: Pacheco; Alexis, Ely, Maripán, Diéguez (Martín, 46. min); Ibai, Diego Torres, Manu García, Víctor (Burgui, 60. min); Demirovic, Guidetti (Wakaso, 74. min).

Golak: 0-1, 3. min: Manu Garcia. 0-2, 67. min: Demirovic. 0-3, 69. min: Ibai.

 

 


Albisteak (3)