Ofiziala
Manu Garciak eta Abelardok kontratua berritu dute
eitb.eus
Entrenatzaileak urtebetez luzatu du klubarekin zuen kontratua; taldeko kapitainak, berriz, bi denboraldi gehiago emango ditu talde babazorroan, hirugarren batera arte jarraitzeko aukerarekin.
Deportivo Alavesek kontratu-berritze bikoitza iragarri du gaur. Abelardo Fernandez entrenatzaileak eta Manu Garcia gasteiztarrak Alavesen jarraituko dute.
Entrenatzaileak urtebetez berritu du klubarekin zuen kontratua; taldeko kapitainak, berriz, bi denboraldi gehiago emango ditu talde babazorroan, hirugarren batera arte luzatzeko aukerarekin.
Biek batera prentsaurrekoa eman dute asteazken arratsaldean. Entrenatzaile asturiarraren esanetan, "berriztatzea oso erreza izan da", ez baitute "hamar minutu" baino gehiago behar izan adostasunera heltzeko. Gaineratu duenez, "oso pozik" dago, eta "pribilegiatu" sentitzen da taldean jarraitua ahal izateagatik.
Bere aldetik, taldeko kapitainak azaldu du "ametsak aurrera" jarraitzen duela, eta bere bizitzako "egunik zoriontsuenetakoa" dela. Eskerrak eman nahi izan dizkie azken urteetan berarekin batera egon direnei, besteak beste, une "zailetan" babesa eman dion familiari eta bere lana aintzat hartzen duen klubari.
Abelardo abenduaren 1ean heldu zen, taldeak sei puntu zituela eta sailkapeneko putzuan. Kontratua 2018ko ekainean zuen amaiera, baina denboraldi bikainari esker klubak jarraitzeko eskaintza egin dio.
Manu Garciaren kontratua ekainean amaitzen zen ere. Sei denboraldiko ibilbideak, beraz, ez du etenik izango eta talde babazorroan jarraituko du. 2012-13tik dago Alavesen, taldea Bigarren B mailan zegoenean.
OFICIAL ¿ | @ManuGarcia19 y Abelardo renuevan su compromiso con el Deportivo Alavés.
— Deportivo Alavés (@Alaves) 9 de mayo de 2018
Esta tarde, a las 18h, actos de renovación en #Mendizorrotza.
¿ https://t.co/d3kN7o0VZZ
Zorionak, Manu! ¡Enhorabuena, Pitu!#GureKapitaina #AbelardoAlbiazul #GoazenGlorioso pic.twitter.com/xwzy33kSTs