Itxi

Errusia 2018

Munirrek ez du Marokorekin jokatuko, ez baitute bere helegitea onartu

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Kirol Arbitrajeko Auzitegiak baztertu egin du Alaveseko aurrelariak Errusiako Munduko Txapelketan Marokorekin jokatu ahal izatea.

Munir, Alaveseko jokalaria. Argazkia: EiTB

Kirol Arbitrajeko Auzitegiak ez du onartu Munir El Haddadi jokalariak eta Marokoko Futbol Federazioak elkarrekin jarritako helegitea, eta, horrenbestez, ezin izango du jokatu selekzio horrekin Errusiako Mundu Txapelketa.

Bartzelonak utzita Alavesen jokatzen duen aurrelariak eta Marokoko Federazioak aipatu auzitegira jo zuten FIFAk martxoaren 13an hartu zuen erabakiaren aurka egiteko, zeinetan baztertu egiten zuen futbolariaren kirol nazionalitatea aldatzeko eskaera, Marokorekin joka ahal izan zezan.

Munir San Lorenzo del Escorialen (Madril), jaio zen 1995eko irailaren 1ean. Gurasoak marokoarrak ditu, eta berak nazionalitate bikoitza du: espainiarra eta marokoarra. Espainiako 21 urtez azpiko selekzioan jokatu zuen, baita selekzio nagusiarekin ere, partida batean. Vicente Del Bosque hautatzaileak eman zion debuta egiteko aukera 2014ko irailaren 8an Mazedoniaren aurka (5-1), 2016ko Eurokoparako sailkatze fasean.

Ordutik hona, ez du berriro Espainiako selekzioarekin jokatu. Munirrek Marokorekin jokatzeko gogoa adierazi zuen, baita bere selekzioarekin Errusiako Munduko Txapelketa jokatzeko asmoa ere, baina FIFAk baztertu egin zuen aukera hori.

Albisteak (3)