akzio-gehiengodun
Baskonia-Alaves taldeak Kroaziako NK Istra 1961 kluba erosi du
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Istrak bere herrialdeko lehen mailan jokatzen du, eta Baskonia-Alaavesek bere akzioen % 85 eskuratu du.
Baskonia-Alaves taldea Kroaziako NK Istra 1961 futbol-taldearen jabe egin da Istraren akzioen % 85 erosi ostean.
Alavesek zein Baskoniak zabaldu duten oharrean jasotzen denez, Gasteizko erakundeak bazkide bakarra izango du bidelagun proiektu berri horretan: Pula (Kroazia) hiriko Udala.
NK Istra taldea duela 70 urte sortu zuten, 1948an, Pulan, eta une honetan talde bat dauka Kroaziako Lehen Mailan jokatzen. Horrez gain, hamaika talde ditu harrobiko futbolean, horietako bi emakumezkoenak, baita futbol-eskola bat ere. Horrek guztiak inguru horretako jokalarien jarraipena egitea ahalbidetuko dio Alavesi.