Kargatzen...
Itxi

22:15ean

Alavesek Camp Nou zelaian hasiko du Liga

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Alaves Ernesto Valverderen Bartzelonaren aurka arituko da larunbat honetan, gaueko 22:15ean. Alaveseko entrenatzaileak den Abelardok esan duenez, "Bartzelona ez dago bere %100ean, baina gu ezta ere"

Your browser doesn’t support HTML5 video

Alaveseko entrenatzailea den Aberlardo Fernandezek ostiral honetan prentsaurrekoan adierazi duenez, "lehiaketari heltzeko irrikaz" daude; bide batez, ariketa fisiko handiko hilabete honekin bukatze aldera.

"Lehiaketari heltzeko gogo handia daukagu, azken finean, gehien gustatzen zaiguna baita; batez ere, jokalariei, hilabete gogorrak izan baitira prestaketa lanetan", azaldu du Abelardok.

Denboraldiko helburuei begira jarrita, lehenengo mailan mantentzea kokatuko luke talde arabarraren entrenatzaileak helburu nagusi gisa. "Azken denboraldiko erraztasunarkin mantentzea oso zaila izango da, Liga parekatua izango baita. Zerbait sinatu beharko banuke orain, iazko jardunaldi berean maila mantentzea lortzea izango litzateke", esan du Alaveseko entrenatzaileak.

Alaveseko entrenatzaileak den Abelardok esan duenez, "Bartzelona ez dago bere %100ean, baina gu ezta ere". Horren harira, talde kataluniarraren Sevillaren eta Boca Juniorsen aurkako azken bi partidak aipatu ditu.

Valverde bere aldetik, 4-3-3 sisteman oinarrituko dela dirudi; zeinetan, Messik eskumaldean jokatuko luke, Coutinhok ezkerraldean eta Luis Suarezek hirukotea osatuko luke 9 gisa.

Balizko hamaikakoak:

Bartzelona: Ter Stegen; Sergi Roberto, Pique, Umtiti, Jordi Alba; Sergio Busquets, Rakitic, Coutinho; Messi, Luis Suarez eta Dembele.

Alaves: Pacheco; Martin, Maripán o Ximo, Laguardia, Adrian Marin; Twumasi, Dani Torres, Manu Garcia, Wakaso; Boja Baston eta Sobrino.

Albisteak (2)

Bideoak (1)