Kargatzen...
Itxi

0-0

Alavesek berdindu egin du Betisen aurka eta denboraldiko lehen puntua eskuratu du

Erredakzioa

Leer en Castellano

Talde babazorroak golik gbe berdindu du (0-0) Mendizorrotzan jokatu duen Ligako bigarren jardunaldiko partida.

Wakaso eta Martin, Juniorrekin lehian, Alaves-Betis (0-0) partidan. Argazkia: EFE

Alavesek golik gabe berdindu du Betisen aurka (0-0) Mendizorrotzan jokatu duen Ligako bigarren jardunaldiko partida, eta bi taldeek 2018-2019 denboraldiko lehen puntua eskuratu dute.

Betisek izan du baloiaren jabetza hasieran. Lehen abagunea Andaluziako taldearentzat izan da, eta Fernando Pacheco atezainak eragotzi du gola, Francisen jaurtiketari erantzunda. Ondoren, Alaveseko atezainak Guardadoren jaurtiketa ona desbideratu du. Bideo epaile-laguntzailea erabili da Mendizorrotzan, Laguardiak area barruan baloia eskuarekin desbideratu duen ala ez ikusteko, eta epaileak ez dela penaltirik egon erabaki du. Arabako taldeak lehen zatian izan duen abagune bakarra, Ibai Gomezek gora bidali duen jaurtiketa bat izan da.

Bigarren zatiaren hasieran, gola gertu izan du gola Alavesek, baina Jonyk egin duen jaurtiketa loratua Pau Lopez atezainak harrapatu du. Ondoren, Betisen erantzuna etorri da, baina Martin Agirregabiriak atepetik atera du Sanabriaren errematea.

Azken txanpa bizia eta joan-etorrikoa izan da. Manu Garciak abagune ona izan du Arabako taldea aurretik jartzeko, baina ez du gola sartzea lortu. Ondoren, erantzun ona eman dio Pacheco atezainak Telloren jaurtiketari erantzun ona emanda. Neurketako azken minutuan, Patrick Twumasi, Alavesi garaipena ematetik gertu egon da, baina Pau Lopez atezainak desbideratu egin du jokalari babazorroaren jaurtiketa.

Fitxa teknikoa:

0 - Alaves: Pacheco; Agirregabiria, Laguardia, Maripan, Duarte; Jony (Twumasi, 86. min), Manu Garcia, Wakaso, Ibai Gomez; Sobrino (Burgui, 71. min) eta Borja Baston (Guidetti, 63. min).

0 - Betis: Pau Lopez; Mandi, Bartra, Feddal; Francis (Tello, 75. min), William Carvalho (Boudebouz, 81. min), Guardado, Junior; Canales, Inui (Sanabria, 60. min) eta Loren.

Epailea: Gonzalez Fuertes. Txartel horiak atera dizkie Alaveseko Wakaso (40. min), Manu Garcia (47. min) eta Martin (70. min) jokalariei eta Betiseko Bartra futbolariari (23. min).

Albisteak (3)