Itxi

Baimena eman dute

Rayo Vallecano - Alaves partida Vallecasen jokatuko da, larunbatean

Erredakzioa

Leer en Castellano

Madrilgo Erkidegoaren txostena positiboa izan da, beraz, neurketa larunbat honetan jokatuko dute, 13:00etan.

Vallecas estadioa. Argazkia: EFE

Ligako bosgarren jardunaldiko Rayo Vallecano - Alaves partida larunbat honetan jokatuko da, 13:00etan. Vallecas futbol-zelaia itxita egon da orain arte, zaleen segurtasuna bermatu arte.

Madrilgo Erkidegoaren txostenaren zain egon da partida, eta gaur bertan iragarri dute ez dela jokatzeko arazorik egongo. Dena den, Madrilgo Gobernuak ostiralera arte itxarongo du, hau da, obrako aldamioak kentzen dituzten arte.

Rayoren eta Poliziaren arteko bilera

Astearte arratsaldean, Rayo Vallecano eta Polizia bildu egin dira auzia aztertzeko. Batzar horretan erabaki dute, goizean egin legez, aldamioak eraitsi arte itxarongo dutela (ostegun eta ostiral artean gertatuko da hori). Ondoren, estadioa ikuskatuko dute segurtasun planak bide onetik jarraitzen dutela ziurtatzeko. Hala gertatuz gero, norgehiagoka larunbatean jokatuko da.

Vallecas estadioa abuztuaren 27tik egon da itxita. Egun hartan, estadioaren jabeak, Madrilgo Erkidegoak, estadioa ixtea erabaki zuen, ezin baitzen zaleen segurtasuna bermatu. Ondorioz, Rayok eta Athleticek jokatu beharreko 3. jardunaldiko partida bertan behera utzi zuten. Oraindik zehaztu ez duten beste egun batean jokatuko dute.

Albisteak (3)