Kargatzen...
Itxi

1-5

Hirugarrenez jarraian irabazi du Alavesek Ligan, Rayori nagusitasunez gailenduz

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Ximok egin du lehen gola eta Raul de Tomasek, berdinketarenaa. Ibai Gomezek Alavesen bigarrena egin du, Callerik hirugarrena, Ibaik berak laugarrena eta Burguik, bosgarrena.

Hirugarrenez jarraian irabazi du Alavesek Ligan, Rayori nagusitasunez gailenduz. Argazkia: EFE

Ximo Navarro, Calleri, Burgui eta Ibai Gomezen bi golen eman diote garaipena Alavesi Vallecasen. Ia 60 minutu eman dituzte madrildarrek hamar jokalarirekin, epaileek Abdoulaye Ba kanporatu ostean.

Indartsu egin zion aurre Rayok Alavesi, eta aukera garbiak ere bazituen Alvaro Graciaren eskutik, baina hasi eta zazpi minutura Alavesek lehen ezustekoa eman zion Rayori Ximo Navarroren golari esker, markagailua talde arabarraren alde jarriz. Albertok ezin izan zuen gelditu eskumatik erdiratutako jokaldia.

29. minutuan, Raul de Tomasek berdinketaren gola egin zuen area txikian baloia hartu eta Pachecori aurre egiteko.

Poztasunak gutxi iraun zion talde madrildarrari, lau minutura Ibai Gomezek ezkerrekoarekin zeharkatu eta eskumako eskuairara jaurti zuen Alavesen bigarrena eginez. Gainera, jokaldi horretan Adboulaye Ba senegaldarra kanporatu zuten Calleriri emandako ukondokagaren ondorioz, epaileek txartel gorria atera ziotelako.

Jokalari bat gehiagorekin, Alavesek estrategia aldatu zuen eta Rayok zer egingo ote zuenaren esperoan aritu zen, horrek, gainera, lagundu egin zion aurkariak ez baitzituen aukera asko sortu eta defentsan ere ez baitzuen asmatu zelai erdialdetik aurrera.

Alavesek bereari ekiten jarraitu du eta aurkako areara heltzen zen bakoitzean, arriskua atzematen zen Rayoren defentsaren hutsuneak bilatuz. Gauzak horrela, Ibai Gomezek jaurtitako erremateak eta Calleriren erdiratzeak laugarren gola ekarri zuen.

Epaileek gehitutako denbora-tartean, eta dena egina zegoela uste zenean, Buiguik ezustekoa eman zuen gol festara gehitze aldera, Alavesen bosgarrena sinatuz.

Fitxa teknikoa:

1 - Rayo: Alberto; Advincula, Amat, Abdoulaye, Alex Moreno; Kakuta, Imbula, Elustondo (Velazquez, 71.m), Alvaro García (Embarba, 56.m); Trejo (Alex Alegria, 69.m) eta Raul de Tomas.

5 - Alaves: Pacheco; Ximo Navarro, Maripan, Laguardia, Duarte (Martin, 81.m); Ibai Gomez, Brasanac, Wakaso, Jony (Burgui, 78.m); Calleri eta Guidetti (Sobrino, 63.m).

Ximo Navarro, Calleri, Burgui eta Ibai Gomezen bi golen eman diote garaipena Alavesi Vallecasen. Ia 60 minutu eman dute madrildarrek hamar jokalarirekin, epaileek Abdoulaye Ba kanporatu ostean. 

Albisteak (3)