12. Jardunaldia
Fernando Pacheco atezaina zalantzan dago Celtaren aurkako partidarako
Asier Cobos | EITB.EUS
Deportivo Alaveseko atezainak orkatila bihurritu zuen larunbatean, Real Madrilen aurkako norgehiagokan, eta oraindik ez da erabat sendatu.
Fernando Pacheko Deportivo Alaves taldeko atezainak orkatila bihurritu zuen Real Madrilen aurkako norgehiagokan, eta oraindik ez da erabat sendatu. Beraz, zalantzan dago Celtaren aurkako partida jokatzeko moduan izango den.
Alaveseko zerbitzu medikuek astelehenean egindako probetan baieztatu dutenez, Alaveseko atezainak "2. graduko bihurritua du ezker orkatilan". Hori dela eta, zaila izango da Celtaren aurkako partidan jokatu ahal izatea; izan ere, bi asteko atsedenaldia behar izaten da lesio hauek ondo sendatzeko.
Atezainak larunbatean, Real Madrilen aurka jokatutako partidan, Mariano aurrelariarekin talka eginda egin zuen min.
Fernando Pacheco Alaves taldearen jokalaririk garrantzitsuenetakoa izaten ari da denboraldi honetan. Ligan geldiketa gehien egin dituen bigarren atezaina da; beraz, baja garrantzitsua izango da Abelardo entrenatzailearentzat.