Estatistika
Alaves, urteko laugarren talderik onena
Agentziak | Erredakzioa
Bartzelona, Real Madril eta Atletico Madril baino ez daude babazorroen aurretik azken urtean lortutako puntuen sailkapenean. 102tik 58 ditu Alavesek.
Alaves azken urteko laugarren talderik onena da, bi denboraldietako partidak kontuan hartuta. Bartzelona, Real Madril eta Atletico Madril baino ez daude Alavesen aurretik.
Abelardo Fernandez abenduan aulkira heldu zenetik, Gasteizko taldeak 102tik 58 puntu lortu ditu. Ernesto Valverderen taldea (73 puntu), Diego Pablo Simeonerena (67) eta Real Madril (63) daude aurretik.
Tekniko asturiarrak aldaketa sakona ekarri zuen babazorroen jokoan. Heldu zenean, azkena zen Alaves, 39tik 6 puntu lortuta, eta orain, Ligako 9. Jardunaldia bukatu baino lehen, lider dago, bakarrik.
Alaves, gainera, aurrekontu txikienetarikoa duen talde bat da, eta udan fitxaketetan diru gutxien gastatu duenetariko bat (8 milioi euro inguru).
Bederatzi partida jokatuta, aurreko denboraldian baino 14 puntu gehiago ditu. Beraz, gehien hobetu den taldea da Alaves.