Itxi

Larunbat honetan, 13:00etan

Emozioa ez da faltako Wandan, puntu bakarrak banatzen baititu Alaves eta Atletico

ERREDAKZIOA | AGENTZIAK

Biak ala biak sailkapeneko postu gorenetan dihardute, eta hortaz, larunbat honetan Atleticoren zelaian jokoan dauden puntuek urre kolorea izango dute.

Alavesen artxiboko argazkia Real Madrilen aurkako gola ospatzen. EFE

Atleticoren aurka neurtuko da Alaves larunbat honetan Wanda Metropolitanoan, zeina babazorroengandik puntu bakarrera dagoen Ligako sailkapenean.

Ez da, ordea, datu adierazgarri bakarra, Liga Santanderren baitan etxean galdu ez duten bi taldeak ere baitira. Abelardoren taldeak 2018ko apiriletik darama etxean galdu gabe, balentria azpimarragarria.

Bederatzigarrenez neurtuko da talde arabarra Diego Pablo Simeoneren taldearen aurka, eta baditu iraganean norgehiagoka honi begira indarra ematen dioten datuak ere, izan ere, 2002-03. urteko 33. jardunaldian 0-1 irabazi zuen Andrian Ilieren golarekin Atleticoren aurka, eta behin datuak emanda hasita esan dezakegu partida horretan Abelardo Fernandez ere garaipen horren izenetako bat izan zela, Alaveseko jokalari gisa parte hartu baitzuen.

Entrenatzaile asturiarrak Atleticoren neurketa baino ordu batzuk arinago emango du deialdiaren berri, 23 jokalari deitu baititu Madrilera joateko, asteazkenean Gironaren aurkakoan Errege Kopatik kanporatua izan ostean.

Kopako neurketa horretan, ohikoak ez diren hainbat jokalari deitu zituen arren, Ligako partida honetan badirudi ohiko deialdiarekin egingo duela apustua, erakutsi dutenez Ligako talderik egonkorrenetakoa baita.

Gauzka horrela, Fernando Pacheco itzuliko da atezain gisa eta Martin Agirregabiria, Victor Lgauardia, Ximo Navarro eta Ruben Duarte izango ditu defentsa lerroan.

Badirudi, Abelardok 4-3-3 sistema errekuperatzea Atleticoren tankerako taldeen aurka erabili duena zenbaitetan, eta hortaz, Tomas Pina, Manu Garcia eta Wakaso Mubarak izango ditzake zelaiaren erdialdean eta erasoan Jony Rodriguez eta Ibai Gomez hegaletatik eta Jonathan Calleri aurrean.

Hamaikako posibleak:

Atletico: Oblak; Arias, Savic, Lucas, Saul; Correa, Thomas, Rodrigo, Lemar; Griezmann eta Kalinic.

Alaves: Pacheco; Martin Aguirregabiria, Ximo Navarro, Laguardia, Duarte; Pina, Manu Garcia, Wakaso; Jony, Ibai Gomez eta Calleri.

Epailea: Hernandez Hernandez.

Zelaia: Wanda Metropolitano.

Albisteak (3)