Lesioa
Brasanac min hartuta dago eta ez du jokatuko Athleticen aurka
Erredakzioa
Darko Brasanacek zuntz-haustura du ezker hankako muskulu bikian. Klubak ez du sendatze-epea zehaztu, baina ezingo du jokatu asteleheneko derbia.
Alaveseko jokalaria den Darko Brasanacek ezingo du jokatu datorren asteleheneko Athleticen aurkako derbia. Erdilariak zuntz-haustura du ezker hankako muskulu bikian, klubak jakinarazi duenez.
Erdilari serbiarrak mina sentitu zuen Atletico Madrilen aurka jokatutako partida hasi aurreko berotze-ariketetan. Astelehenean erresonantzia egin zioten, eta lesioaren diagnostikoa zehaztu zuten. Klubak jakinarazi duenez, Brasanacek "tratamendu kontserbadorea hartuko du, eta eboluzioa egunez egun aztertuko da".
Hala ere, litekeena da zuntz-hausturaren eraginez Brasanac aste batzuk jokatu gabe egotea.