Ofiziala
Alaves indartzeko gogoz iritsi da Takashi Inui
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Eibarren jokatu ostean, Betisen aritu izan da, baina denboraldiaren lehen zati honetan ez du askorik jokatzerik izan, eta hortaz, minutu gehiago jokatzeko eta taldea indartzeko asmoarekin dator.
Ofizial egin du Alavesek, ostegun honetan, Takashi Inui japoniarraren itzulera Euskal Herrira, hain zuzen ere, Alavesera baitator denboraldia bukatu arte Betisek utzita.
Eibarren jokatu ostean, Betisen aritu izan da pasadan udan, baina denboraldiaren lehen zati honetan ez du askorik jokatzerik izan, eta hortaz, Alavesera dator minutu gehiago jokatzeko eta taldea indartzeko asmo eta gogoarekin.
Gloriosoak anitz eskertu du Takashiren prestutasuna, eta ongi etorri beroa egin nahi diote babazorro gisa hasiko duen etapa berri honetan.