Kargatzen...
Itxi

Sanchez Pizjuan, 19:30

Sevilla eta Alaves, nor baino nor gehiago Europa bila

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Andaluziarrak zazpigarren tokian daude, 43 punturekin, eta Getafe, laugarrena, puntu bakarrera dute; gasteiztarrak bosgarren dira 44 punturekin.

Joaneko irudia, Alaves-Sevilla. EFE

Sevilla eta Alaves taldeek asko izango dute jokoan gaur, 19:30ean, Sanchez-Pizjuan futbol-zelaian.

Bi taldeek Europan jokatzeko postua erdietsi nahi dute, eta hiru puntuak lortzen dituen taldeak aurrerapauso garrantzitsua emango du.

Abelardo Fernandez entrenatzaileak aldaketa asko egin lezake hamaikakoan, asteburuan berriro jokatu beharko baitute.

Ustezko hamaikakoak

Sevilla: Juan Soriano; Jesús Navas, Carriço, Sergi Gomez, Escudero; Franco Vazquez edo Sarabia, Gonalons, Roque Mesa, Promes; Ben Yedder eta Munir.

Alaves: Pacheco; Ximo Navarro, Laguardia, Ely, Duarte; Pina, Wakaso, Jony, Inui; Baston eta Calleri.

Epailea: Juan Martinez Munuera.

Futbol-zelaia: Ramón Sánchez-Pizjuán.

Ordua: 19:30.

Albisteak (3)