Igandean, 12:00etan
Alavesek Europan sartzeko ametsari eutsi nahi dio
Erredakzioa
Arabako taldeak igandean jokatuko du Leganesen aurka, 12:00etan, Mendizorrotzan. Maripanek ezingo du jokatu, baina Manu garcia prest dago.
Alavesek Leganes izango du aurkari igande honetan, Mendizorrotzan, 12:00etan. Arabako taldeak Europarako postuetan sartzeko ametsari eustea du helburu. Leganesek, ordea, salbazioa bermatzea.
Bi porrot jarraian daramatza Alavesek, Atletico Madrilen eta Sevillaren aurka. Abelardo Fernandez entrenatzaileak ezingo du Guillermo Maripanekin kontatu, min hartuta baitago. Burguiri ebakuntza egin zioten iragan astean belauneko lesioa sendatzeko. Hala ere, Manu Garcia jokatzeko prest dago, eta hasierako hamaikakora itzuliko da.
Leganes bolada onean dator, eta Alavesi irabaziz gero, beste denboraldi bat bermatuko du Lehen Mailan. Mauricio Pellegrino Alaveseko entrenatzaile ohia Mendizorrotzara itzuliko da. Youssef En-Nesyri eta Guido Carrillo aurrelariek ezingo dute jokatu, baina bai Martin Braithwaitek, iragan jardunaldian partida bateko zigorra bete ostean.
Ustezko hamaikakoa:
Leganes: Cuellar; Nyom, Bustinza, Rodrigo Tarín, Siovas, Jonathan Silva; Ruben Perez, Vesga, Oscar Rodriguez; Braithwaite eta Santos.
Alaves: Pacheco; Ximo Navarro, Laguardia, Ely, Duarte; Pina, Manu Garcia, Jony, Inui; Baston eta Calleri.
Epailea: Antonio Miguel Mateu Lahoz.
Zelaia: Mendizorrotza.
Ordua: 12:00etan.