Itxi

Datorren denboraldia

Asier Garitano da hautagai nagusia Abelardo ordezkatzeko

eitb.eus

Leer en Castellano

Radio Vitoriak jakin ahal izan duenez, euskal entrenatzailea da Sergio Fernandez kirol-zuzendariak fitxatu nahi duen teknikaria datorren denboraldirako.

Asier Garitano. Argazkia: EFE

Abelardok ez du Alaves entrenatzen jarraituko datorren denboraldian, eta Radio Vitoriak jakin ahal izan duenez, Asier Garitano da datorren denboraldian Arabako taldea zuzentzeko hautagai nagusia.

Alavesen kontratua berritzeko eskaintzari Abelardok ezezkoa eman ostean, kluba lanean jarri da entrenatzaile berri bat fitxatzeko. Asier Garitano da Sergio Fernandez kirol-zuzendariak fitxatu nahi duen teknikaria.

Asier Garitano Reala zuzentzen hasi zen 2018-2019 denboraldian. 2018ko ekainaren 24an fitxatu zuen talde txuri-urdinak, eta abenduaren 26an kargugabetu zuen. Lehenago, bost urte arrakastatsu egin zituen Leganesen. Talde pepineroak 2013ko ekainaren 28an fitxatu zuen, Bigarren B Mailan zenean. Leganes Bigarren Mailara igotzea lortu zuen, baita Lehen Mailara ere, eta igo zen urtean taldea Lehen Mailan mantentzea erdietsi zuen.



Albisteak (3)