2-0
Alavesek garaipena lortuta esan dio agur denboraldiari eta Girona jaitsi egin da
Erredakzioa
Arabako taldeak 2-0eko emaitzarekin irabazi du Mendizorrotzan jokatu duen partida. Wakaso eta Calleri izan dira golegileak. Girona Bigarren Mailara jaitsi da.
Alavesek, Gironaren aurka garaipena (2-0) lortuta esan dio agur 2018-2019 denboraldiari, eta Kataluniako taldea Bigarren Mailara jaitsi da. Hiru puntu hauei esker, Arabako taldeak 50 punturekin amaitu du sasoia.
Erritmo biziarekin hasi da neurketa, baina ia ez da abagunerik egon lehen zatian. Alavesek, ordea, gola sartzea lortu du atsedenaldira iritsi aurretik; Wakaso Mubarakek sartu du 1-0ekoa 40. minutuan, area kanpotik egindako jaurtiketa on baten bitartez.
Bigarren zatian ez da norgehiagokaren gidoia asko aldatu. Alavesek partida erabakita utzi du, 67. minutuan Callerik sartu duen golari esker. Neurketako 85. minutuan, Portuk Gironaren gola sartu du (2-1). Kataluniako taldeak lehia berdintzeko aukera izan du azken txanpan, baina Sivera atezainak ondo gelditu du Doumbiaren errematea.
Fitxa teknikoa:
2 - Alaves: Sivera; Vigaray, Laguardia, Navarro, Adrian Marín; Pina Manu Garcia eta Wakaso; Jony (Blanco, 85. min), Calleri (Guidetti, min. 85) eta Rolan (Twumasi, 73. min).
1 - Girona: Iraizoz; Bernardo, Alcala, Muniesa; Valery, Granell, Pere Pons, Planas (Aday Benitez, 67. min); Soni (Roberts, 46. min), Lozano (Doumbia, 38. min) eta Portu.
Golak: 1-0, 40. min: Wakaso. 2-0, 83. min: Calleri. 2-1, 86. min: Portu.
Epailea: Melero Lopez. Txartel horiak atera dizkie Tomas Pina (45. min), Calleri (54. min) eta Rolan (min. 55) Alaveseko futbolariei, baita Sony (33. min), Muniesa (59. min) eta Planas (66. min) Gironako jokalariei.