Fitxaketak
Alavesek Ramon Mierez fitxatu du
Erredakzioa
22 urteko aurrelari argentinarra Club Atletico Tigretik fitxatu du Gasteizko taldeak. Jokalariak lau urteko kontratu sinatu du.
Alavesek Ramon Mierez fitxatu duela jakinarazi du. Gasteizko taldearen jokalari berriak hurrengo lau denboraldietarako sinatu du.
Ramon Nazareno Mierez Argentinako Club Atletico Tigretik fitxatu du Alavesek, baina Kroaziako NK Istran aritu da aurreko denboraldian. 22 urteko aurrelari argentinarrak 23 partida jokatu eta 10 gol lortu ditu 2018/19 denboraldian.
Alavesek aditzera eman duenez, hurrengo lau denboraldietarako sinatu du Mierezek Arabako klubarekin.
¿ OFIZIALA: Ramón Miérez, Deportivo Alaveseko aurrekari berria.#OngiEtorriMiérez #GoazenGlorioso ¿¿¿ pic.twitter.com/OQPSiUmxA6
— Deportivo Alavés (@Alaves_eus) 2019(e)ko ekainaren 14(a)