Kargatzen...
Itxi

Fitxaketak

Alavesek Luis Riojaren fitxaketa baieztatu du

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Erdilari andaluziarrak lau denboraldirako kontratua sinatu du Gasteizko taldearekin.

Luis Rioja. Argazkia: @Alaves

Alavesek astelehen honetan baieztatu duenez, Luis Rioja erdilaria fitxatu du datozen lau denboraldietarako.

Sevillarrak 25 urte ditu, eta azken denboraldietan hainbat taldetatik igaro da: Real Madrilen harrobia, Celtaren bigarren taldea, Marbella eta Almeria.

Azken horretan aritu da aurreko denboraldian, Bigarren Mailan. Andaluziako taldearekin 40 lehia jokatu ditu 2018-19 denboraldian Liga eta Kopa artean, eta 6 gol erdietsi.

Albisteak (4)