Ofiziala
Alavesek Joselu aurrelaria fitxatu du
Erredakzioa
Newcastle Uniteden izandako aurrelariak 3 urteko kontratua sinatu du.
Alavesek ofizial egin du Joseluren fitxaketa. Aurrelaria Newcastle United taldean aritu da 2018/19 denboraldian eta 3 urteko kontratua sinatu du.
29 urteko jokalaria Real Madrileko harrobian izandakoa da.
2018/19 denboraldian Rafa Benitezen talde ohian aritu da, Newcastle Uniteden. Bertan, Joseluk 20 partida jokatu ditu, 3 gol eta asistentzia bakarra lortuz. Hala ere, ez du protagonismo handirik izan Ingalaterrako taldean.
¿ OFIZIALA: Joseluk Gloriosoko aurrealdea indartuko du ¿
— Deportivo Alavés (@Alaves_eus) July 15, 2019¿
Ongi etorri¿ #JoseluZuriUrdina ¿¿¿ pic.twitter.com/obM7wPQKLP