Fitxaketa
Alavesek Alberto Rodriguez erdiko atzelaria fitxatu du
Erredakzioa
Atletico Madrileko harrobian jokatu duen jokalari gazteak, lau urteko kontratua sinatu du.
Alavesek ofizial egin du Alberto Rodriguez erdiko atzelariaren fitxaketa, hurrengo lau denboraldietarako. Jokalari gazteak Atletico Madrileko harrobian jokatu du 2018/19 denboraldian.
22 urteko jokalariak 71 partida jokatu ditu aurreko denboraldian eta, nahiz eta atzelaria izan, 3 gol lortu ditu.