Igande honetan, 17:00etan
Garitanoren estreinaldia, Alaveseko entrenatzaile lanetan
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bergararrak Alaves taldearen entrenatzaile lanetan gidatuko duen aurreneko norgehiagoka izango da Leganesen aurkakoa, Abelardo Fernandezen ordez iritsi ondoren.
Asier Garitanoren proiektu berria aurkezteko unea iritsi da jada. Alaveseko entrenatzaile lanetan egingo du estreinaldia Leganesen aurkako lehian. Gauzak horrela, Mendizorrotzan jokatuko da Ligako lehen jardunaldiko norgehiagoka.
Talde gasteiztarrak denboraldi osoan pareko izan duen taldea hartuko du etxean, mailari eusteko lanei hasieratik ekin nahian.
Asier Garitanok Alaves taldearen entrenatzaile lanetan gidatuko duen aurreneko norgehiagoka izango da Leganesen aurkakoa, Abelardo Fernandez ordezkatu ondoren. Azken honek erdietsitakoa izan beharko du erreferente bergararrak jardunaldi berri honi heltzerakoan.
Ximo Navarro eta Victor Laguardia ez dira deialdian izango, ezta Jorge Franco 'Burgui' ere, zeinak indarberritze lanetan jarraitzen duen.
Babazorroek bolada onari eutsi nahi diote, eta horretarako zaleen babesa gertu izango dute, izan ere, abonatuen marka hautsi egin dute, 17.063ra iritsiz.
Bestalde, Paco Lopezen Leganesek denboraldiaurre ona egin du eta Lehen Mailan 50. partida jokatutako du Gasteizen. Taldeko jokalari guztiak prest dira Mendizorrotzan jokatzeko, hain zuzen ere, hogeiak; horien artean sei fitxaketa berri direlarik.
Hamaikako posibleak:
Alaves: Pacheco; Aguirregabiria, Ely, Maripan, Duarte; Vidal, Tomas Pina, Manu Garcia edo Pere Pons, Rioja; Joselu eta Lucas Perez.
Levante: Aitor; Coke edo Miramon, Vezo, Postigo edo Duarte, Toño; Vukcevic; Campaña, Bardhi; Rochina edo Hernani, Morales eta Mayoral edo Sergio Leon.
Epailea: Cesar Soto Grado.
Zelaia: Mendizorrotza.
Ordua: 17.00.