Kargatzen...
Itxi

Mendizorrotzan

Hiru puntuak eskuratu ditu Alavesek Garitanoren estreinaldian (1-0)

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

54. minutuan iritsi da garaipenaren gola Joseluren eskutik, jokaldi eder baten ondoren neurketako gol bakarra eginez. Azpimarragarria dugu ere, Pacheco atezainak eskainitako erakustaldia.

Alaves 1 - Levante 0. Argazkia: EFE

Joselu eta Fernando Pacheco izan dira Alavesen garaipenaren protagonista nagusiak. Norgehiagoka parekatua izan da oso, baina, azkenik, gasteiztarrek aldeari eutsi diote Ligako lehen jardunaldiko hiru puntuak eskuratuz.

Aurrelariak neurketako gol bakarra egin du 54. minutuan, jokaldi eder baten ondoren.

Talde arabarraren atezainak erakustaldia eman du, igande honetan, Levantek jaurtitako hainbat aukera zapuztuz. Alegia, geldialdi bat atsedenaldiaren aurretik eta beste aipagarri bat bigarren zatian zehar.

Lehen zatian, Levantek zertxobait hobeto jokatu du, baina biak ala biak gehiegi arriskatu gabe aritu izan dira.

Bigarren zatian, ordea, Alaves aritu izan da hobeto eta aukera gehiago sortu ditu aurkariaren ateari begira.

Hainbat iritsieraren ostean, 54. minutuan, Aleix Vidalen pase bati esker, Joseluk errematatu egin du 1 eta 0ekoa jarriz. Azpimarragarria dugu ere, Pacheco atezainak eskainitako erakustaldia.

Fitxa teknikoa:

1 - Alaves: Pacheco; Aguirregabiria, Maripan, Ely, Duarte; Manu (Pons, 66.min), Pina, Wakaso; Rioja (Tachi, 83. min), Vidal eta Joselu (Lucas Perez, 88. min).

0 - Levante: Aitor; Miramon, Vezo, Postigo, Toño; Campaña, Vukcevic (Rochina, 66. min), Bardhi, Melero (Morales, 66. min); Leon (Roger, 78. min) eta Mayoral.

Golak: 1-0, 54. min: Joselu.

Your browser doesn't support HTML5 video.


Bideoak (4)