Libre geratzen da
Alex Dominguezek eten egin du Alavesekin zuen kontratua
Erredakzioa
Atezain katalanak amaiera eman dio Arabako taldearekin zeukan kontratuari, urtebeteren ostean. Las Palmas izan daiteke Dominguezen talde berria.
Alex Dominguezek (Granollers, 1998/7/30) eten egin du Alavesekin zuen kontratua. Atezain katalanak urtebete eman du Arabako klubean. Alaves B taldeko atea indartzeko iritsi zen, eta lehen taldeko hirugarren atezaina izan da.
Orain, libre geratzen da, eta edozein talderekin sinatu dezake kontratua fitxaketen merkatuko epea amaitu ostean ere. Bigarren Mailako Las Palmas izan daiteke Alex Dominguezen talde berria.