3. jardunaldia
Alavesek golik ez jasotzen jarraitu nahi du Getaferen aurka
Agentziak | Erredakzioa
Babazorroek Laguardia errekuperatu dute larunbatean jokatuko duten partida garrantzitsurako. Alavesek emaitza ezin hobeekin heldu nahi du ligako atsedenaldira .
Alavesek Getaferen aurka jokatuko du, Coliseum Alfonso Perezen, ligako atsedenaren aurreko partida garrantzitsuan. Babazorroek partidarik galdu gabe heldu dira Santander Ligako hirugarren jardunaldira.
Asier Garitanoren taldeak golik jaso ez duen talderik bakarrenetarikoa da, Sevilla, Osasuna eta Atletico Madrilekin batera.
Bestalde, Victor Laguardia, Alaveseko jokalaririk garrantzitsuenetarikoa, lesiotik errekuperatu da eta Madrilen izango da partida jokatzeko prest.
Horrenbestez, Garitanok hasierako hamaikakoan aldaketak egingo ditu; izan ere, bost atzelarirekin jokatzea espero da, golik ez jasotzeko eta ligako atsedenaldira emaitza ezin hobeekin heltzeko helburuarekin.
Ustezko hamaikakoak
Getafe: David Soria; Damian Suarez, Djene, Cabrera, Nyom; Fajr, Maksimovic edo Bergara, Arambarri, Cucurella; Molina eta Mata
Alaves: Pacheco; Aguirregabiria, Ely, Laguardia, Duarte, Marin; Tomas Pina, Wakaso; Aleix Vidal, Lucas Perez eta Joselu.
Epailea: Melero Lopez.
Zelaia: Coliseum Alfonso Perez.
Ordua: 19.00.