Itxi

Fitxaketa

Magallanek Alavesen jokatuko du, utzita

Erredakzioa

Leer en Castellano

Erdiko defentsa argentinarra utzita helduko da Ajaxetik. Bere aldetik, atzelari frantziarrak Belgikako KAS Eupen taldean jokatuko du utzita 2019/20 denboraldian.

Lisandro Magallan. Argazkia: Deportivo Alaves

Alavesek ofizial egin du astelehen honetan, Lisandro Magallanek Arabako taldean jokatuko duela 2019-2020 denboraldian. Erdiko defentsa postuan jokatzen du, argentinarra da, eta denboraldi baterako utzita dator Ajaxetik.

Lisandro Magallan (La Plata, 1993/9/27) Club Gimnasia de La Plata taldean hazi zen, eta 2012an Boca Juniorsek fitxatu zuen. Ondoren, Argentinako taldeak diren CA Rosarion eta Defensa y Justician jokatu zuen. 2018-2019 denboraldiko neguko merkatuan Ajaxek fitxatu zuen.

Ondorioz, Alavesek, Monakora joan zen Guillermo Maripanek utzitako hutsunea betetzen du Magallanen iritsierarekin.

Verdonek Belgikako Eupen taldean jokatuko du utzita

Olivier Verdon erdiko defentsak Belgikako KAS Eupen taldean jokatuko du utzita 2019/20 denboraldian. Alavesek aurtengo udan fitxatu zuen atzelari frantziarra, baina Gasteizko taldean debuta egin gabe joango da Belgikako lehen mailan jokatzera.

Olivier Verdon. Argazkia: Alaves

Demirovic, Suitzako FC St. Gallen taldera, utzita

Ermedin Demirovic aurrelari bosniar-alemaniarra ere utzita arituko da 2019/20 denboraldian, Suitzako FC St. Gallen taldean, hain zuzen ere. 

Ermedin Demirovic. Argazkia: EFE

Saul Garcia, Rayora, utzita

Alavesetik kanpo utzita jokatuko duen beste jokalari bat Saul Garcia atzelaria (24 urte) izango da. Jokalari kantabriarrak Rayo Vallecanon jardungo du.

Albisteak (3)