LAGAPENA
Alaveseko Jeando Fuchs Makabi Haifan arituko da, utzita
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Erdilari kamerundarra aurtengo udan iritsi da Gasteizera, Frantziako Sochaux taldetik.
Alavesek eta Makabi Haifak astearte honetan adostu dutenez, Jeando Fuchs erdilari kamerundarra (21 urte) Israelgo taldean arituko da denboraldi amaierara arte, utzita. Fuchs uda honetan heldu da Gasteizera Frantziako Bigarren Mailan ari den Sochaux taldetik.
Jokalaria 2016/2017 denboraldian iritsi zen Sochauxera, eta bere indarragatik eta zelai erdiko hainbat tokitan jokatzeko ahalmenagatik nabarmendu zen.
Bertan, 23 neurketa jokatu, bi gol sartu eta goleko bi pase eman zituen, eta Kamerungo selekzioarekin debutatu zuen azaroan.