Sei hilabeteren ostean
Burguik senda-agiria jaso du
ERREDAKZIOA
Ibaian entrenatzen ari zela hartu zuen min eskuin hankako lotailu gurutzatuan joan zen martxoan.
Jorge Franco Alviz 'Burgui' Alaveseko jokalariak senda-agiria jaso du astearte honetan, eskuin hankako lotailu gurutzatuan izan zuen lesioa atzean utzi eta gero.
Urte eta erdiaren ostean, ebakuntza bat eta hainbat lan-saio igarota, Extremadurako hegalekoa berriz ere jokatzeko gertu dago Asier Garitano entrenatzaileak hala egitea irizten badio.
Burguik Ibaian entrenatzen ari zela hartu zuen min joan zen martxoaren erdialdean, eta ordutik hona zelaietatik aldenduta ibili behar izan du.