9. jardunaldia
Merezitako garaipena erdietsi du Alavesek Mendizorrotzan (2-0)
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Talde arabarrak Santander Ligako bederatzigarren jardunaldiko hiru puntuak eskuratu ditu, Celtaren aurka irabazita. Magallan eta Lucas Perezen golei esker gailendu dira neurketako bigarren zatian.
Your browser doesn't support HTML5 video.
Merezitako garaipena erdietsi du Alavesek Mendizorrotzan, Lisandro Magallan eta Lucas Perezen golei esker. Santander Ligako bederatzigarren jardunaldiko hiru puntuak eskuratu ditu, hortaz, Celtari etxean irabazita (2-0).
Talde arabarra egonkor eta irmo aurkeztu da zaleen aurrean, ideiak argi zituela zelairatu da eta kompromezu hori nabaritu egin da norgehiagoka guztian zehar.
Epaileek ere lan dezente izan dute hiriburu gasteiztarrean jokatutako partidan, izan ere, lehen epaileak adierazitako bi jokaldi aztertu behar izan dituzte eta biak baliogabetu dituzte. Batetik, Celtaren gola jokoz kanpo izateagatik, eta bestetik, Alavesen alde adierazitako penalti bat.
Erritmo eta intentsitate biziko partida izan da eta biek ala biek lehia gogorra bizi izan dute hegaletan.
50. minutuan, Lisandro Magallanen gola iritsi da, alegia, neurketako aurreneko gola eta Alavesen lehenengoa. Asier Garitanoren taldea aurretik jarri eta zaleen oihuek Mendizorrotzako zelaia ilusioz jantzi dute.
81. minutuan, Lucas Perezek neurketako bigarrena gola egin du Aleix Vidalek landutako jokaldiari esker.
Celtak bereak eta bi egin ditu markagailua iraultzeko asmoarekin, hala ere, ezer gutxirako balio izan du, Alaves nagusi izan baita.
Fitxa teknikoa:
2 - Alaves: Pacheco; Aguirregabiria, Magallan, Laguardia, Duarte; Vidal, Wakaso, Manu Garcia, Rioja (Pons, 71.min); Lucas Perez, Joselu (Burke, 78.min).
0 - Celta: Ruben Blanco; Hugo Mallo (David Costas, 45+2.min), Aidoo, Jorge Saenz, Junca (Pione Sisto, 78.min); Rafinha, Lobotka, Okay (Brais, 59.min), Denis Suarez; Aspas eta Mina.
Golak: 1-0, 50.min: Magallan. 2-0, 81.min: Lucas Perez.
Epailea: Gonzalez Gonzalez.