Itxi

KONTRATU LUZATZEA

Borja Sainzek 2023ra arte luzatu du kontratua Alavesekin

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Jokalari bizkaitar gazteak aurtengo denboraldian debutatu du Gasteizko taldearekin, eta dagoeneko 177 minutu jokatu ditu.

Borja Sainzek Alavesekin berritu du. Argazkia: @Alaves

Borja Sainzek (18 urte) 2023ko ekainera arte jarraituko du Deportivo Alavesen jokatzen, bien arteko lotura beste hiru urtez luzatu eta gero. Hala jakinarazi du Gasteizko klubak asteazken honetan.

Dena dela, Leioako (Bizkaia) jokalariaren eta Alavesen arteko akordioak luzerago jo dezake, baldin eta ezagutzera eman ez diren baldintza jakin batzuk betetzen diren.

Sainz Athleticeko harrobitik heldu zen Gasteizera, jubenil mailako bigarren taldea indartzeko asmoz. Alabaina, bere prestakuntzan zehar erritmo bizian bete ditu etapak, eta horrek lehen taldean jokatzera eraman du bi urteren buruan.

Izan ere, aurtengo denboraldiko bigarren jardunaldian Lehen Mailan debutatu zuen Espanyolen aurkako neurketan. Orain arte, 177 minutu jokatu ditu guztira, sei partidatan banatuta. Gainera, neurketa batean hasieratik jardun du, Realaren aurkako euskal derbian, alegia.

Albisteak (3)