Mendizorrotzan
Garaipen erosoa lortu du Alavesek, Valladoliden aurrean (3-0)
Gasteiztarrak 2 eta 0 jarri dira aurretik atsedenaldirako Joseluk eta Tomas Pinak egindako golei esker. Lucasek 75. minutuanerabaki du partida, penaltiz.
Lucas Perezek bere marka handitu egin du Alavesekin. Jokalariak zazpi jardunaldi jarraian daramatza jada gola egiten, eta gaur arabarren garaipena ziurtatu du (3-0), 13. jardunaldiko partidan.
Joseluk, Tomas Pinak eta Lucasek, azken honek penaltiz, egindako golei esker Alavesek 15 puntu dauzka orain sailkapen nagusian eta urrunago ditu jaitsiera postuak. Valladolid izan dute aurkari Mendizorrotza, eta lan gutxi eman diete arabarrei. Atsedenaldirako Asier Garitanoren talde 2 eta 0 izan da aurretik.
Arabarrek berehala hartu dute partidaren kontrola eta egindako ahaleginak saria izan du 26. minutuan. Joseluk, Aleix Vidalek, Martinek eta Lucas Perezek jokaldia egin dute eta asturiarrak baloia Valladoliden atean sartu du, Jordi Masip atezaina jaurtiketa gogor batekin gaindituz.
2 eta 0ekoa 32. minutuan iritsi da. Masipek huts nabarmena egin du goitik zetorkion baloia harrapatzerakoan eta Pina kondo aprobetxatu du egoera bigarren gola egiteko.
Penaltia eta hirugarren gola
75.ean, Ruben Alcarazek penalti inozoa egin du eta Lucas Perezek ez du jaurtiketan hutsik egin. Gol honi esker, Lucasek zazpi jardunaldi jarraian daramatza gola egiten, eta bere markarik onena berdindu du. Bebetok bakarrik lortu du gauza bera egitea, baina Coruñako Deportivorekin.
Azken minutuetan, Burgui zelaira sartu da Tomas Pinaren ordez, zortzi hilabete bajan eman ostean, belauneko lesio larri baten ondorioz. Jokalariak Mendizorrotzako zaleen txalo zaparrada jaso du.
Fitxa teknikoa
3 – Alaves: Pacheco; Aguirregabiria, Laguardia, Ximo Navarro, Duarte; Aleix Vidal, Manu García, Tomás Pina (Burgui, 86.min), Luis Rioja (Burke, 61.min); Lucas Pérez eta Joselu (Pons, 77.min).
0 - Valladolid: Masip; Javi Moyano (Pedro Porro, 65.min), Kiko Olivas, Salisu, Fede Barba; Óscar Plano, Rubén Alcaraz, Michel, Toni Villa (Anuar, 46.min); Sergi Guardiola (Sandro Ramírez, 46.min) eta Enes Ünal.
Golak: 1-0 26.min: Joselu. 2-0, 32.min: Tomás Pina. 3-0, 75.min: Lucas Pérez, penaltiz.