Itxi

Larunbatean, 16:00etan

Alavesek puntuak atera nahi ditu Granadaren etxetik

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Gasteiztarrek ez dute zorte handirik izan orain arte Granadan jokatutako partidetan: sei jokatu dituzte, eta garaipen bat eta berdinketa bat lortu dituzte.

Alaveseko jokalariak, gol bat ospatzen. Argazkia: Efe.

Alavesek Granadan jokatuko du 2019-2020 Ligako 16. jardunaldian. Bertako taldea bolada txarrean murgilduta dago, azken bost partidetan ez baitu garaipenik lortu.

Asier Garitanoren jokalariak, aldiz, momentu onean dira jokoari eta emaitzei dagokienez, azken partida Real Madrilekin galdu duten arren.

Alavesek partida bakarra irabazi du Granadan, orain dela 43 urte: sei partida jokatu dituzte bertan eta, esan bezala, bakarra irabazi dute eta beste bat berdindu. Gainerakoak porrotak izan dira. Hala ere, oraingoan aldarte onean doaz Andaluzia aldera azken asteetan egindako jokoari esker.

Asier Garitano ezin izango du Ruben Duarte eta Borja Sainz zelairatu, biak zigortuta daudelako. Duartek bosgarren txartel horia ikusi zuen Real Madrilen aurka eta Sainz, berriz, Alavesen bigarren taldearekin jokatutako neurketatik bota zuten. John Guidetti suediarrak ere ezin izango du jokatu, eztarriko infekzioa duelako.

Sailkapenari dagokionez, bi taldeen artean hiru puntuko aldea dago, baina arabarrek gorako ibilbidea daramate, eta Joselu Mato eta Lucas Perez aurrelariak boladan ditu: 14 gol egin dituzte bien artean, Leo Messi eta Luis Suarezek baino bi gutxiago.

Ustezko hamaikakoak:

Granada: Rui Silva; Víctor Díaz, Domingos Duarte, Martínez, Quini; Gonalons, Yangel Herrera, Vadillo, Antonio Puertas; Carlos Fernández eta Soldado.

Alaves: Pacheco; Aguirregabiria, Ely, Laguardia, Ximo o Marín; Tomás Pina, Wakaso, Vidal, Burke o Rioja; Joselu eta Lucas Pérez.

Epailea: Jesús Gil Manzano (Extremadurako batzordekoa).

Estadioa: Nuevo Los Cármenes.

Ordua: 16:00etan

Albisteak (3)