Gabonetako oporren ostean
Alaves entrenamenduetara bueltatu da, lehen itzulia ondo amaitzeko helburuarekin
Erredakzioa
Arabako taldeak lansaio bikoitza egin du Gabonetako oporren osteko lehen egunean. Ligako Betisen aurkako partida prestatzen hasi dira.
Alaves lanera bueltatu da Gabonetako oporrez gozatu ostean. Arabako taldea Betisen aurka larunbatean jokatuko duen neurketa prestatzen hasi da, eta garaipena lortu nahi du Ligako lehen itzuliari amaiera ona emateko.
2019a ez zuen ondo amaitu Alavesek, azken 12 puntuetatik bakarra erdietsi baitzuen, eta Errege Kopatik at geratu baitzen Hirugarren Mailako Jaenen aurka 3-1 galduta. Kopako lehen txandan kanporatua izan zen Lehen Mailako talde bakarra da Alaves.
Asier Garitanok saio bikoitza prestatu du Gabonen osteko entrenamenduei ekiteko. Hilabate batzuetarako min hartuta dagoen Tomas Pina izan da lansaioan egon ez den jokalari bakarra.
Ligan 19 punturekin da Alaves, iaz garai honetan 13 puntu gehiago bilduta zituelarik. Asteburuan, 22 puntu lor ditzake, Betisen aurka garaipena lortuz gero, baina iaz lehen itzuluaren amaieran zituen 32 puntuetatik hurrun geratuko litzateke hala ere.