Fitxaketak
Camarasak eta Ismael Gutierrezek utzita jokatuko dute Alavesen
Erredakzioa
Víctor Camarasak bigarrenez jokatuko du Arabako taldean. Utzita dator denboraldi amaierara arte. Ismael Gutierrezek aldiz, denboraldi hau eta hurrengoa emango ditu talde gasteiztarrean.
Alavesek astelehen honetan jakinarazi du, Victor Camarasak eta Ismael Gutierrezek utzita jokatuko dutela Arabako taldean. Camarasa denboraldi amaierara arte dator Crystal Palacek utzita, eta, Gutierrez denboraldi honetarako eta hurrengorako Betisek utzita.
Victor Camarasarentzat bigarren aroa izango da Alavesen, talde gasteiztarra Lehen Mailara itzuli zen denboraldian jokatu baitzuen bertan, evantek utzita. Valentziaren harrobian ibili ostean, Levantek fitxatu zuen, eta utzita heldu zen Alavesera. 2017ko uztailean Betisek fitxatu zuen, eta Andaluziako taldetik utzita joan zeb Cardiffera eta, denboraldi honetan utzita jokatu du Crystal Palace taldean. Camarasak 116 partida jokatu ditu LaLigan eta 33 Premier Leaguean.
Ismael Gutierrez, 19 urteko erdilaria da, eta denboraldi hau gehi hurrengoa emango ditu talde gasteiztarreann. Betisen lehen taldearekin debuta egin du 2019-2020 denboraldian, guztira lau neurketa jokatu dituelarik Liga eta Kopa txapelketetan.