Itxi

Igandean, 14:00etan

Alavesek salbazioa jokoan duen Celtaren aurka jokatuko du Balaidosen

Erredakzioa

Leer en Castellano

Arabako taldea indarberrituta iritsiko da igandean 14:00etan jokatuko duen neurketara, Realaren aurka garaipena lortu ostean. Bestalde, Celtak garaipena behar du jaitsiera postuetatik aldentzeko.

Laguardia eta Santi Mina, Ligako lehen itzuliko Alaves - Celta partidan. Argazkia: EFE

Alavesek Celta izango du aurkari igande honetan Balaidosen, 14:00etan. Santander Ligako 30. jardunaldiari dagokion partidan. Arabako taldeak garaipena nahi du jaitsiera postuetatik behin-betiko aldentzeko; Celtak, bestalde, hiru puntuak behar ditu jaitsiera postuetan ez sartzeko.

Ostegunean Realaren aurka lortutako garaipenak arnasa hartzea ahalbidetu dio Alavesi. Asier Garitanok zuzentzen duen taldeak 35 puntu ditu, eta 9 puntu ateratzen dizkio jaitsiera postuan dagoen Mallorcari. Vigon garaipena lortuz gero, talde gasteiztarra ia salbatuta egongo litzateke.

Igandeko norgehiagokarako, Alavesek min hartuta dagoen Aleix Vidalen baja izango du, baita zigortuta dauden Tomar Pinarena eta Oscar Duarterena. Manu Garciak ordezkatuko du Pina eta Martin Aguirregabiriak beteko du Duarteren hutsunea. Pachecok hasieratik jokatuko du Espanyolen aurka egotzia izan eta Alavesen kontrako partida galdu ondoren.

Celta mailari eusteko lehian bete-betean sartuta dago, 17. postuan, jaitsieran dagoen Mallorcak baino puntu bat gehiagorekin. Oscar Garcia entrenatzaileak jokatzeko prest izango du Nolito, klubak denboraldi amaiera honetarako eta hurrengorako fitxatu duen jokalaria. Gainera, Olaza ere prest egongo da, eta Junca
baja da
min hartuta dagoelako.

Ustezko hamaikakoak:

RC Celta: Ruben Blanco; Kevin Vazquez, Aidoo, Murillo, Araujo, Olaza; Okay, Rafinha, Denis Suarez; Aspas eta Smolov.

Alaves: Pacheco; Ximo, Laguardia, Ely, Martin edo Javi Lopez; Borja Sainz, Manu Garcia, Camarasa, Burke; Joselu eta Lucas Perez.

Epailea: Cordero Vega.

Zelaia: Balaidos.

Ordua: 14:00etan.

 

 

Albisteak (3)