Kargatzen...
Itxi

37. JARDUNALDIA

Alavesek hiru puntuak behar ditu mailari eusteko

Agentziak / Erredakzioa

Leer en Castellano

Hala ere, Mallorcak eta Granadak euren partida galtzea nahikoa izango da babazorroentzat.

Luis Rioja Betisen aurkako partidan, 19. jardunaldian. Argazkia: EFE

Alavesek mailari eusteko behar dituen hiru puntuak bilatuko ditu Betisen aurka, gaur, 21:00etan. Talde babazorroak 4 puntura ditu Leganes eta Mallorca, oraindik jokoan dauden jaitsiera postuetan dauden taldeak.

Hala ere, Mallorcak Granadaren aurka galduz gero eta Athleticek Leganesi irabaziz gero, Alavesek mailari eutsiko dio.

Juan Ramon Lopez Muñiz entrenatzaileak babazorroen aulkian emango dituen hirugarren partida izango da, baina baja asko ditu oraingoan: Martin Aguirregabiria zigortuta dago, eta Fernando Pachecho, Ximo Navarro, Ruben Duarte, Ismael Gutierrez eta Javi Lopez, berriz, lesionatuta daude.

Ustezko hamaikakoak:

Betis: Dani Martin; Emerson, Mandi, Bartra, Alex Moreno; Canales, William Carvalho, Guido Rodriguez, Pedraza; Fekir eta Loren.

Alaves: Roberto; Tachi, Laguardia, Ely, Marin; Burke, Pina, Manu Garcia, Edgar; Joselu eta Lucas Perez.

Epailea: David Medie Jimenez.

Futbol-zelaia: Benito Villamarin.

Ordua: 21:00.

Albisteak (4)