Ofiziala
Lopez Muñizek ez du Alavesen jarraituko
eitb.eus
Asturiaseko teknikoak Santander LaLigako azken lau partidetarako sinatu zuen eta bere kontratua bete egin du.
Juan Ramon Lopez Muñiz eta Deportivo Alavesen bideak banatu egiten dira. Asturiaseko teknikoak Santander LaLigako azken lau partidetarako sinatu zuen eta bere kontratua bete egin du.
Lopez Muñiz uztailaren 6an heldu zen Gasteizera, Alvaro Reina eta Toni Mengual laguntzaileekin batera, eta erronka Alaves maila mantentzea zen, bosgarren urtez jarraian.
Nahiz eta azken partidetan Real Madril, Bartzelona, Real Betis eta Getafe bezalako taldeak izan, helburua lortu egin du teknikariak. Alavesek txapelketa amaitzeko jardunaldi bat falta zela lortu zuen mailari eustea Betis gaindituz eta Getaferekin berdindu eta gero.