Itxi

Fitxaketak

Florian Lejeunek Alavesen jokatuko du utzita

AGENCIAS / REDACCIÓN

Leer en Castellano

Atzelari frantziarrak talde babazorroaren defentsa indartzera ailegatuko da Gasteizera. 29 urteko jokalariak Newcastle United jokatu du 2019/20 denboraldian.

Florian Lejeune, Alavesen fitxaketa berria. Artxiboko irudia: EFE

Florian Lejeune frantziarrak Alavesen jokatuko du utzita. 29 urteko jokalariak 2019/20 denboraldia Newcastle United taldean eman du eta talde babazorroaren defentsa indartzeko asmoz heldu da Gasteizera.

Lejeune LaLigan jokatutakoa da jada. Izan ere, Vila-real taldeko harrobian eta lehen taldean izandakoa baita.

Lehen Mailan, Eibarren ere jokatu zuen eta denboraldi horretako jokalaririk gailenetarikoa izan zen. Errendimendu horren ondorioz, Newcastle United taldeak 2017an fitxatu zuen.

Albisteak (4)